Nor gara

casa_rural_amatxi elsa_habitación

Une honetan, 20 baino gehiago gara Orreaga osatzen dugun landetxeen jabeak, ia denak etxekoandreak.

Gehienak eskualdekoak gara, hemen jaioak eta heziak, beraz gure historia eta bizipenak erabat herrian pasa ditugu.
Gure herriak, mendiak, bideak eta txokoak oso ongi ezagutzen ditugu.

Ibilbidea

20 urte daramatzagu elkartean lanean eta gure lanarekin gozatzen.
• Elkarteak gure arteko erlazioa eta komunikazioa hobetzeko balio izan digu.

• Promozio bateratuko kanpaina garrantzitsuak egitera eraman gaitu.

• Bezeroari eskaintzen diogun kalitatea hobetzeko zaintzen laguntzen gaitu.

• Formakuntza jarraia eskaintzen digu eta beste instituzioekin kolaboratzeko eta elkarteak landa turismoan garatzeko aukera ematen digu.


Gure zerbitzuak

Gaur egun, 25 landa etxe baino gehiago eskaintzen dizkizuegu, ofizialki alta harturikoak, 200 plaza baino gehiago dituztenak. Landa etxeak bi eratakoak dituzue:

LANDA ETXE OSOAK

Landa Etxeak Nafarroan
Alokairu osoko etxeak dira, zuentzako etxe osoa, zuen neurrira antolatzeko. Guztiz hornituak eta ohe arropa daukate.

LANDA ETXE LOGELAK

Landa Etxe-logelak Nafarroan
Logelak eskaintzen dituzte jabeen bizitoki barruan. Gosaria emango dizuete, eta batzuetan baita bazkari eta afariak ere. Egongelak dituzte edo jangelak TBrekin, mahai jokuak, eskualdeari buruzko informazioa, etab. Garbiketa lanak eta oheko arropa jabeen zereginak dira.

Partekatzea:
Share